Kaixo! Gaurko post honetan zerbait berezia partekatu nahi
dugu zuekin. Eskola porrotaren gaia lantzen jarraitzeko bideotxo bat prestatu
eta grabatu dugu honen inguruko hausnarketa pizteko helburuarekin bai eta
kontzientziatzen hasteko ere. Teknologia digitalei esker gaur egun ia edozeinek
film labur bat ekoiztu dezake. Horren ondorioz benetako iraultza eman da non
film labur bat egiteko nahikoa izan daitekeen Smartphone bat izatea. Hori dela
eta, sketch moduko bideo bat egin genuen aurretik aipatu bezala, hausnarketarako oso esanguratsua izan
daitekeena.
Bideo hau hainbat gauzetarako erabili dezakegu, baina
erabilera hoberena hartu dezaketen testuinguruan eskolakoa izango litzateke.
Izan ere, motibazioa ez duten ikasleek hau ikusiz identifikatuta sentitu
daitezke, arazoa haiena bakarrik ez dela sentitzeko.
Horregatik, alde batetik, ikasleei bideratuta dago, non ikasle gazteen arteko testuinguru bat
sortu genuen nolabaiteko gertutasuna adierazteko. Bestalde, aipatzekoa da bideo
familientzat ere bideraturik dago, izan ere, bideoan azaltzen diren hainbat
datu garrantzitsuak izan daitezke hainbat gauza planteatzen hasteko, izan ere,
gure hezkuntzan daukagun arazoa aurkeztu nahi izan dugu. Honegatik,
gurasoentzat ere erabilgarria izan daiteke, izan ere, honen bidez gaur egun
dugun arazoaz ohartarazteko.
Beraz, hau guztia esanda, hemen uzten dizuegu sortu genuen
bideoa. Espero dugu gustatzea eta zuen iritziak espero ditugu komentarioetan!