Eskola porrotaren atzean, ikasleen bizitzan eragiten duten testuinguru desberdinak topatu ditzakegu. Hauek, gazteengan positiboki edo negatiboki eragin dezakete. Gazteen arazoak ez daude bizitzen diren gizartetik kanpo. Horregatik, haien jokaera arriskutsuak analizatzeko orduan bere bizitzaren testuinguruan jartzea ezinbestekoa gertatzen da. Hori dela eta, jarraian, gazteen bizitza akademikoan influentzia izan dezaketen testuinguru horietako batzuk azalduko ditugu.
FAMILIA
Eskola porrota eragiten duten zergatien atzean, norberaren familia kontuan hartu beharreko eragina da. Gurasoen jarrera eta portaera besteak beste, erabakigarriak dira ikasketei buruzko ideia positibo edo negatibo baten sorkuntzan. Esaterako, gurasoen heziketa estiloa aipatu dezakegu. Diana Baumrid psikologoak, heziketa estilo desberdin aztertu zituen:
Jarraian, heziketa estiloak ulertzeko, hemen uzten dizuegu bideo labur bat.
Bideoan agertzen ez den beste heziketa estilo bat azalduko dizuegu, hau, “gainbabesa” izenekoa izango liteke, hemen duzue azalpen txiki bat.
Gainbabesa: Seme-alabak gehiegi babesten dituzten gurasoek modu eskas batean ezartzen dituzte arauak, pentsatzen baitute euren haurrak ez daudela prestaturik. Ondorioz, haurrek ezin dute euren independentzia modu egoki batean garatu, eta jarrera berekoia izaten dute. Autokontrolaren eta autoestimuaren mailak baxuak izaten ohi dira.
ESPARRU PERTSONALA
Esparru hau ikaslearen errendimenduaren elementu garrantzitsuenetako bat da. Hala nola, autokonzeptua eta autoestimua, aspirazio maila, ikasketekiko jarrera, eraginkortasuna biziki garrantzitsuak dira. Bestalde adimena errealitate ebolutibo bat bezala azaldua da, gure bizitzan zehar garatzen den elementu bat da, gure bizitzako esperientziei esker aldatu daitekeena.
Orain arte aipatutako esparruak erlazionatuak daude haurraren portaeran, motibazioan, egoera psikologikoan... Halaber, familian sortzen diren portaera-berezitasun eta faktoreek gaztearen autoestimuan eragina daukate, ondorioz bere ikaskuntza prozesua bideratuko luke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario