Páginas

miércoles, 27 de marzo de 2019

Eskola porrota, Zer da?

Eskola porrota, hezkuntza sistemaren oinarrizko titulu akademikoa ez lortzea izango liteke. Marchesiren arabera, (2003) huts egiten duten ikasleak, haien eskolako denboraldia bukatzerakoan, ez dituzte ezagutza eta gaitasunak eskuratzen bizitza sozial eta laboral bat modu eraginkorrean bideratzeko edota ikasketak jarraitzeko.  Eskola porrotaren ondorioak norberaren bizitza sozialean, laboralean eta ekonomikoan eragin zuzena du marjinazio soziala eta laborala eragiten. Azken finean, eskola porrotak gizartean integraturik egotea oztopatzen du.

Eskola porrota motak

Eskola porrota lau taldetan sailkatu daiteke bakoitzak larritasun maila ezberdinekin eta  eskakizun terapeutiko desberdinekin.
Lehen mailako eskola porrota: Hezkuntzako lehenengo urteetan umeak errendimendu akademiko baxua du. Hau espontaneoki konpondu daiteke edo eskola porrot  iraunkorraren oinarria izan daiteke.
Bigarren mailako eskola porrota: Urte batzuez hezkuntza-errendimendu egokia izan eta gero arazoak sortzen direnean gertatzen da. Haurren bizitzako aldaketa normalengatik gertatzen da, adibidez, nerabezarorako trantsizioa.
Eskola porrota zirkunstaziala: Identifikatuz, orokorrean, arazo handirik gabe zuzendu daiteke. Inpaktu emozional handiko egoerak eragin handia dute haiengan eta askotan ez dakite nola kudeatu (gurasoen dibortzioa, lagun taldearekin arazoak...).
Ohiko eskola porrota: Nota txarrak eta ez gainditzea dira haurraren ezaugarri nagusienak eskolan hasi zenetik. Ikasle hauek ez dute inoiz izan eskola egokitasun bat, besteak beste, ezaugarri pertsonaletan, hala nola, defizit kognitiboa, garapenean, irakurketan, idaztean, etab.
Ohikoa da gazte hauek desegituratuta dauden familietatik etortzea.

Datuak Espainia/Euskal Herria

Historian zehar, eskola porrota hezkuntza sistema eta herrialde guztietan gertatu da, baina herrialde garatuetako bizi baldintzen hobekuntzaren ondorioz, hezkuntzak bete beharreko xedeen eskakizun maila geroz eta altuagoak dira. Politikariek, hezitzaileek eta teknikoek eskolan kale egitearekin amaitzeko helburuarekin hainbat neurri hartu dituzte. Harrigarria badirudi ere, eskakizun mailaren igoera horrek ez du eskola porrot kasuen kopurua murriztu. Aitzitik, azken urteotan, Espainia eta inguruko hainbat herrialdetan, zifrek gora egin dute, kasu batzuetan besteetan baino nabarmenago, baina gauza bat ziurra da, alegia, gaitza hedatzeko prozesuan dela. (E. Manuel García Perez, 2014)



2013an EBko herrialdeetako batez bestekoaren azpitik zegoen EAE, eskola uzte tasari dagokionez. Luxenburgok (% 6,1), Suediak (% 7,1) eta Austriak (% 7,3) soilik dituzte EAEk baino datu hobeak. Espainia (% 23,6), aldiz , EB-15 aren buruan kokatzen da alderdi horretan, Portugal (% 19,2) eta Italiaren (%17) gainetik.
Taula honetan ikus dezakegu Espainiako eskola porrota tasa Europar Batasun osoarena baino handiagoa dela.


Euskadin aurkitzen da eskola porrota tasa apalena beste autonomia erkidegoekin konparatzen. Izan ere, 2017an, Euskadiko eskola uztearen tasa %5,4era jautsi da, hau da, 2006 eta 2017 urteen artean portzentaia %12z apaldu egin da. Gainera, 2006an emakume eta gizonen arteko ezberdintasun tasak asko nabari ziren, izan ere, %8,5a emazteendako eta %15a gizonendako, hala nola, 2017an ezberdintasuna %0,4ez apaldu egin da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario