Aurreko post-etan eskola porrotaren inguruko informazioa eman ondoren,
oraingo honetan gaia modu entretenigarriago batean lantzeko oso interesgarria
iruditzen zaigun pelikula bat gomendatu nahiko genizueke.
Film honetako protagonista bezala, Louanne Johnson dugu, Ameriketako Estatu
Batuetako marine ohi bat. Louanne, Los Ángeleseko eskola batean irakasle
enplegu bat onartzen du non arazo sozialak dituzten gazteekin lan egingo duen.
Gazte hauek, testuinguru gatazkatsu eta bortitz batean hazi dira eta honekin
batera, arazo ezberdinei aurre egin behar diete, esaterako, arazo kulturalak,
sozio-ekonomikoak edota familiarrak. Honen ondorioz, hasieran, gazteen jarrerak
desegokiak eta problematikoak dira, baina Louannek harago ikusteko gai izango
da eta bere ikasleen hainbat gaitasun eta adimena detektatuko ditu. Horri
esker, haien interesa pizten saiatuko da jarduera anitzak aurrera eramanez
ikasteko motibazioa pizteko eta ikasleak graduatu ahal izateko helburuekin.
Bere helburua lortzeko, ikastetxeak defendatzen duen metodologia tradizional
zurrunetik aldendu egingo da eta sistema desberdinak asmatuko ditu ikasle
bakoitzarentzat egokituak egongo direnak.
Jarraian pelikularen inguruan hausnartzeko galdera batzuk uzten dizkizuegu:
- Zeintuzk
dira hezkuntza praktika honen oinarrian dauden Helburu eta Edukiak?
- Hezitzailearen rola zein litzateke?
- Zein
metodologia erabiltzen du hezitzaile honek?
- Ikaslearen
rola zein da?
Zuen iritziak espero ditugu beheko komentarioetan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario