Páginas

jueves, 25 de abril de 2019

Adimen anitzak



Oraingo post honen bidez, adimen anitzen inguruan hitz egin nahi dizuegu, izan ere, eskola porrotaren gaiaren inguruan ezagutzeko eta lantzeko zerbait dela iruditzen zaigu.

Adimen anitzen hipotesia, Howard Gardnerek sortu zuen 1983.urtean. Guztira, 8 adimen mota aurkitu ditzakegu: adimen intrapertsonala, interpertsonala, hizkuntzazko adimena, adimen logiko- matematikoa, naturistikoa, kinestesikoa, musikala eta ikus-espaziala.

Hemen uzten dizuegu bideo labur bat adimen anitzen inguruan gehiago ezagutzeko!


Teoria txiki hau ezagutu ondoren, jarraian, adimen anitz guztiak lantzeko jolas desberdinak proposatzen dizkizuegu:

-          Hizkuntzarako adimena garatzeko jolasak:
o   Beste zatia jolasa: Pertsona batek arbelean hitz bat idatziko du erditik zatitua, beste pertsona guztiak hiztegi baten laguntzaz, arbelean dauden hitzen beste zati erdia bilatu beharko dute. Aukera asko aterako dira, hitz berriak, ezagutu berri ditugun hitzak, egunerokotasunean erabiltzen ditugun hitzak...

-          Logiko matematikorako jolasak:
o   Bingo matematikoa: Kartulina batzuk prestatuko dira, bingo jolasean dauden bezalakoak, baina zenbakizko bolatxoak atera ordez, eragiketa matematikoak aterako dira (3-2=, 4+5=, 8-5=...). Eragiketa hauen emaitzak izango dira kartulinetan ezabatu behar diren zenbakiak. Lerroa bete ezkero, lerroa oihukatu beharko da. Denak ezabatu ezkero, BINGO oihukatu beharko da eta “irabazlea” izango da.

-          Adimen ikus-espaziala:
o   Zure jolasa: Plastilina, kartulina, arkatz, artazi… hainbat materialekin jolas taula bat sortzea eskatuko diegu. Taula behin prest izanda, arauak prestatu behar izango dira, jolasaren helburua taularen amaierara iristea izango da.

-          Adimen musikala:
o   Musikariak: Leku bat aukeratuko da, honetan begiak itxi eta belarriak zabaldu beharko dira. Denbora tarte txiki batean leku horretan dauden soinu guztiak entzungo dituzte hauek identifikatuz eta zenbatuz.

-          Adimen kinestesikoa:
o   Progresioa: Joku honen bidez, ikasleek euren eskuzko koordinazioa gehi ukimenaren zentzumena lantzeko aukera izango dute. Hori dela eta, irakasleak hainbat objektu kutxa batean sartuko ditu eta ikasleek, begiak itxita, objektuen testura desberdintzen joango dira azkenean objektua identifikatu arte.

-          Adimen naturistikoa:
o   Soinuen jolasa: Jolas hau aurrera eramateko, grabatzaile batzuk beharko ditugu, bat talde bakoitzarentzat. Ondoren, talde bakoitza naturaren soinuak grabatuko dituzte, amaitzean grabatzailea beste talde batekin aldatuko dute. Jolas honen helburua beste talde batek grabatu dituen naturaren soinuak antzematea eta asmatzea da.

-          Adimen intrapersonalerako jolasak:
o   Aurpegiak emozioen bidez marraztu jolasa: Pertsona batek esaldi batzuk esango ditu eta besteek honen arabera marrazkiak egin beharko dituzte pertsonaien emozioen arabera, hala nola, “Maialen lagun bat galdu du eta triste dago”, nola izango litzateke bere aurpegia?

-          Adimen interpersonalerako jolasak:
o   Alde onen jolasa: Papertxo batean taldeko besteen alde onak idatziko ditugu. Papertxo hori tolestuko da eta izengabekoa izango da. Ondoren, bakoitzak beste pertsonak idatzi dituzten paperak irakurri ahalko ditu.













No hay comentarios:

Publicar un comentario