Páginas

martes, 30 de abril de 2019

Gure Bideoa

Kaixo! Gaurko post honetan zerbait berezia partekatu nahi dugu zuekin. Eskola porrotaren gaia lantzen jarraitzeko bideotxo bat prestatu eta grabatu dugu honen inguruko hausnarketa pizteko helburuarekin bai eta kontzientziatzen hasteko ere. Teknologia digitalei esker gaur egun ia edozeinek film labur bat ekoiztu dezake. Horren ondorioz benetako iraultza eman da non film labur bat egiteko nahikoa izan daitekeen Smartphone bat izatea. Hori dela eta, sketch moduko bideo bat egin genuen aurretik aipatu bezala,  hausnarketarako oso esanguratsua izan daitekeena.

Bideo hau hainbat gauzetarako erabili dezakegu, baina erabilera hoberena hartu dezaketen testuinguruan eskolakoa izango litzateke. Izan ere, motibazioa ez duten ikasleek hau ikusiz identifikatuta sentitu daitezke, arazoa haiena bakarrik ez dela sentitzeko.

Horregatik, alde batetik, ikasleei bideratuta dago,  non ikasle gazteen arteko testuinguru bat sortu genuen nolabaiteko gertutasuna adierazteko. Bestalde, aipatzekoa da bideo familientzat ere bideraturik dago, izan ere, bideoan azaltzen diren hainbat datu garrantzitsuak izan daitezke hainbat gauza planteatzen hasteko, izan ere, gure hezkuntzan daukagun arazoa aurkeztu nahi izan dugu. Honegatik, gurasoentzat ere erabilgarria izan daiteke, izan ere, honen bidez gaur egun dugun arazoaz ohartarazteko.


Beraz, hau guztia esanda, hemen uzten dizuegu sortu genuen bideoa. Espero dugu gustatzea eta zuen iritziak espero ditugu komentarioetan!


No hay comentarios:

Publicar un comentario